Lana

Historikoki lehen sektoretik bizi izan den herria da Berriatua. Nekazaritzatik ateratzen zuten bizimodua lehengo Berriatuarrek, baina XX. Mende hasieran lehen fabrikak sortu ziren, hasiera batean sagardo ekoizpenari lotutakoak.

 XX. mende erdialdetik aurrera industria garatzen joan zen eta gaur egun berau da Berriatuko jarduera ekonomiko nagusia. Industria indartzearekin batera, nekazaritza ahultzen joan da halabeharrez.  Metalgintza, arrain-kontserba eta kautxo eta zurari lotutako enpresek osatzen dute besteak beste Berriatuko gaur egungo industria. Hauetako gehienak lantoki ertain edo txikiak dira, baina herriko eta inguruetako jende askori ematen diote beharra.

 Zerbitzu sektorea ez dago industria beste garatuta, baina herriko taberna, jatetxe, denda eta aterpetxeek txukun betetzen dituzte Berriatuarren eta datozenen beharrak.

  • Lea Artibai Garapen Agentzia bannerra
  • Lanbide Bannerra
  • SEPE bannerra