• armarria

Kultura eta euskara

Euskara da Berriatuko hizkuntza, eta indartsu mantentzen da gainera. Euskal Herriko eremu euskaldunenetakoa da Lea-Artibai, nahiz eta etorkin kopurua ere handia izan. Osasun ona du euskarak Berriatuan eta eskertzekoa da gainera lan bila atzerritik hona etorritakoek gure hizkuntza ikasteko egiten duten ahalegina.

 Santa Ageda: buruan lore eta luma koloretsuko kapelak, eta lepo gainetik ere kolore biziko zapiak jantzita abesten dira Berriatuan Santa Ageda bezperako koplak. Ez dira ikasitako koplak izaten, bat-batean botatakoak baizik. Baserriz-baserri eta etxez-etxe joateko ohitura dago, eta bizilagun bakoitzari berari dagozkion koplak botatzen zaizkio. Lan horretaz arduratzen dira urtero, herriko lauzpabost koplalari.

 Artea: Mikel Lertxundi berriatuarra gaur egungo eskulturgintzaren adierazgarririk onenetakoa da. Artista honek ezin hobeto elkartzen ditu harria, metala eta egurra, haizea, ura eta suarekin, eta mundu guztiko arte-galerietan egoten dira bera lanak erakusgai.

Kultura

  • KzGunea