• Frontoia
  • Futbol zelaia

Kirolak

Tradizio handiko kirola da zesta punta Berriatun. Pilotari on asko eman ditu herriak eta bertan partiduak jokatzeaz gain, euren xisterak hartuta kontinente guztietako pilotalekuetan ibili dira eta dabiltza berriatuarrak, Amerikar Estatu Batuetan eta Filipinetan besteak beste. Herriko gazteek  profesionaletara jauzi egitea da hain zuzen ere BERRIATUKO ZESTA ESKOLAren nahia.
Profesionalei dagokionez, Felix Espilla, Euskadiko eta Munduko txapeldun izandakoa esaterako, berriatuarra da.

Zesta-eskolaz gain, futbol taldea ere badago herrian: BERRIATUKO FUTBOL TALDEA. Maila desberdinak kontutan izanik, hainbat futbol talde ari dira lanean, nesken taldea barne. Talde hauek Berriatuaren izena kiroltasunez zabaltzen dute Bizkaiko lurraldean zehar.
 
Jon Ansotegi futbol jokalari profesionala ere Berriatuarra dugu. Espainiako Ligako lehen mailan golak sartutakoa da eta Ronaldo eta Messi bezalako aurrelariei aurre egitea egokitu zaio.

Herri kirolek ere beti izan dute garrantzia Berriatuan, batez ere idi probek. Garai hobeak izan badira ere, ekainean, inguruan izen handia duen idi-proba lehiaketa ospatzen da herriko plazan. Hauetaz gain auzoetako jaietan ere hainbat herri kirol ekitaldi ospatzen da, idi probak barne.

  • Bannerra Ondarroako kiroldegia
  • Bannerra Markina-Xemeingo kiroldegia

Bideoak