• Herri ikastetxea

Herri ikastetxea

Bizitasun handiz eta osasuntzu dagoen herriko eskola da Berriatukoa. Herriko ume ia denak ikasten dute bertan 12 urtera arte, eguneroko bizitasuna emanez bai eskolari eta bai herriari. Hurrengo hau da bertako eskaintza:
• Haur Hezkuntza 2 urtetik aurrera.
• Lehen Hezkuntza 1go mailatik 6. mailara.
• Jantoki eta garraio zerbitzua.
• Guraso Elkarteak antolatuta eskolaz kanpoko hainbat ekintza.

Eta zerbitzua osotzeko, txikitxoentzako haurtzaindegia ere eskolan bertan kokatuta dago.

Eskolari buruz informazio gehiago behar baduzu deitu bertara edo sartu bere blog-ean.

berriatukoeskola.blogspot.com

Berriatuko Herri Ikastetxea
 
Zeharbide kalea, 5

Tel.: 946 139 063