Berritxu danok einaz!

Kaixo lagunak;
 
Lehenik eta behin mila esker parte hartu zenuen guztioi "Berritxu danok einaz" prozesu parte hartzailean. Izugarria izan da jaso dugun informazio eta eskari guztiak. Urriaren 22an esan bezala, parte hartzaile guztiei egunaren eta idei guztien aktak bidaltzeko konpromisoa hartu genuen eta bertan atxikirik dituzuen egun horretan jaso genuen informazio guztia. Hortaz aparte, udaleko web gunean eta sare sozialetan zintzilikatuko dugu informazio hau denon eskuragarri egoteko.
 
Momentu honetan idei hauek ordenatu, antolatu eta helburu eta ekintzetan bihurtzen ari gara EKINTZA PLANA idatzi eta herritarrei aurkezteko.
 
Emango ditugun hurrengo urratsak:
 
- Abenduan: Herriko eragile eta talde ezberdinei aukera emango zaie euren ekarpenak eman ahal izateko (euren talde ikuspegitik)
-Urtarrilean: EKINTZA PLANAREN AURKEZPENA eta 2017KO AURREKONTUEN aurkezpena.
 
Besterik gabe, parte hartzean sakontzen jarraitzeko asmo irmoa dugu. Beraz, jarrai dezagun Berritxu danok einaz!

Eskerrik asko.

Bideoa