Elizak eta baselizak


Lorentzo deuna baseliza

Kantauri itsasoaren bazterrean dago Asterrika. Ondarroa, Mendexa, Lekeitio eta Berriatuko herrigunearen tartean kokatuta dagoenez, xarma bereziko txokoa da bertako bide zidorretan zehar ibiltzeko. Ondo zainduta dagoen XV. mendeko Lorentzo deunaren baseliza gotikoa dago auzo honetako baserrien artean. 

  
San Pedro eliza

Lehenbiziko San Pedro eliza XII. Mendean eraiki zuten orduko sendi ahaltsuek. 1588an berreraiki egin zen eta gaur egun duen berpizkunde garaiko estiloa eman zitzaion. Barruan nabarmenena egurrezko erretaula barrokoa da, bere zutabe salomoniar eta guzti. 

 
Zentroko baselizak

Aipatutako ermitetaz gain badira beste hiru: San Juan ermita herri erdian, San Pedro elizatik gertu; Aita Kurutzeko ermita, beheko kalean; eta Gardotzako Andra Mari ermita. Hauekin zazpi dira Berriatuan dauden ermitak, guztiak lotzen dituen ibilaldia urtarrila hasieran ospatzen delarik.


 
Santa Kutz baseliza