Errege Bidea

 
Errege Bidea

Herri guneko inguruak eta ondarea ezagutzeko, erreka ondotik doan errege bidea egitea gomendatzen da. Ondarroako Errenteria auzotik hasi eta Berriatuko erdigunea zeharkatzen duen ibilbide hau, garai batean ekonomi jardueretako garraio bide nagusia izana da, bertan, besteak beste, Aranzibia dorretxea, Orubixe eta Urepel-eko iturburuak zein ohiko baserriak eta errota izanak ikusteko aukera izango du bisitariak.