Auzoak

 
Madalena auzoa

 
XVI. mendeko Madalenaren ermitaren inguruan dago osatua auzo hau. Litekeena da hala ere, honen aurretik beste eraikin zaharrago bat egon izana. Horrela ematen du aditzera iparraldeko horman dagoen erromaniko garaiko harlanduzko gizonezko baten irudiak.
  Baselizatik hurbil eta bidegurutze batean Maalako gurutzea aurkituko dugu. Gurutze ederra da, kare-haitzean landua eta handik 150 metrora “Sarnapotzu” deritzon putzua dago. Putzu honetan zapi bat busti eta azalean eri dagoen unea igurtziz gero, sendatu egiten dela dio kondairak. Hori bai, horretarako beharrezkoa da uretan bustitako zapia putzuaren inguruko adarren batean eskegitzea.



 
Merelludi auzoa

Jatorria erdi-aroan duen San Antolin baselizaren inguruan dago eraikia Merelludi auzoa. Ermita hau Bizente deunarena izan zen XVIII. mendera arte. Baseliza jotzen auzoko kofradia-etxea dago. Interes etnografiko garrantzitsua du bertan dagoen egurrezko batzar-mahai luzeak.