• Herriko argazki panoramikoa

Datu orokorrak

Berriatua Euskal Herriko kostaldean dagoen herria da. Bizkaiko lurraldearen ipar-ekialdean kokatzen da, Lea-Artibai eskualdean. Ipar partean Ondarroarekin eta Kantauri itsasoarekin egiten du muga, hegoaldean Markina-Xemein aurkitzen da, mendebaldean Mendexa eta Amoroto herriak daude eta ekialdean berriz Mutriku, azken hau Gipuzkoako lurraldean.

Berriatuko lurrak, bere 20 kilometro karratuekin, itsasoraino iristen dira eta herrigunea 25 metroko altueran dago. Udalerriko mendi ezagunena eta altuenetako bat Kalamendi da, bere 314 metroekin.
 Berriatuk 1300 biztanle inguru ditu. Gehienak Artibai ibaiaren inguruan dagoen herrigunean bizi dira eta gainontzekoak  baserriz osatutako Merelludi, Madalena eta Asterrika auzoetan. Inguruko herri nagusiak Ondarroa (4 km-ra), Markina-Xemein (7 km-ra), Mutriku (10 km-ra) eta Lekeitio (14 km-ra) daude. Bilbo, Bizkaiko hiriburua, Berriatutik 55 km-tara dago, Donostia 57 km-ra eta Gasteiz berriz 65 km-ra. Hiru hiriburu hauek, autoz joanez gero, ordubete inguruko distantziara daude Berriatutik.

 Bilbora joateko autobus bidezko komunikazio oso ona dago, Bizkaibus zerbitzua baitago egun guztian zehar ordu erditik ordu erdira. Donostiara berriz, Lekeitiotik irteten duten lau autobusek egiten dute egunero joan-etorria.

  • Euskadi Turismo
  • Bannerra Lea Artibai turismoa
  • My Bilbao Bizkaia

Informazio bulegoa eta denda