Albisteak

 

Bizileku-erabilera duten eraikuntza orotako jabetzak, eta 2017ko ekainaren 27rako 50 urteko antzinatasuna luketenak, dagokien Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egin behar dute, eta 2018ko ekainaren 27rarte izango dute epea. Maiatzaren 20ko 80/2014 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen dekretua aldatzen duena, 10. artikuluan agintzen duenaren arabera.

EITa eraikuntzaren zaintze egoera ezagutzeko txosten bat da, eta bertan, lanak egiteko beharra dagoen zehaztuko da, irisgarritasun eta energia-eraginkortasun hobekuntza aukerak aztertuz. Txosten honek eraikuntza lanak eta dagokien gauzatze epeak ezarriko ditu. Txostenak eta eratorritako irizpen zehaztuak, eredu ofizialak betez landuko dira, 2013ko urriaren 15eko Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren Aginduak aurkeztuen duen moduan.

 Triptikoa (PDF 1,38MB)