Albisteak

 

Berriatuko Udalak haurren udako aisialdian dagoen hutsunea betetzeko beharra ikusirik, aurtengo udarako Berriatuko udaleku irekiak antolatuko ditu.

2019ko Udalekuetako informazioa izateko, GURASOENTZAKO BILERA IREKI BAT EGINGO DA, APIRILAREN 10ean, arratsaldeko 19:00etan, bideo gelan.

Udalekuen inguruko informazioa:

Norentzat: Berriatuan erroldatuta dauden 4-12 urte bitartekoentzat. Erroldatu gabeak tokia baldin badute aukera izango dute parte hartzeko

Noiz: Uztailaren 1tik 26ra izango dira.

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 10:00etatik 13:00etara.

Zaintza zerbitzua: aurten, zaintza zerbitzua eskatzeko aukera egongo da (haur kopuru minimo bat (7) egon behar du). Zaintza 9:00tik-10:00tara izango da.

Nola apuntatu: Udaletxean apirilaren 11tik maiatzaren 3ra (biak barne).Dokumentazioa bertan izango duzue eskuragarri.

Prezioa: Matrikularen ordainketa Ekainean egingo da, izena emateko orrian jarritako kontu korrontetik.

  • Prezio arrunta: 100€ (zaintzarekin 50€ gehiago)
  • Familia bereko bi umeren prezio arrunta: 180€
  • Familia bereko hiru umeren prezio arrunta:250€

Prezio berezia: Arruntaren %10. (Gizarte laguntza jasotzen duten familientzat)

Iragarkia (PDF 290KB)