Noticias

 
Azaroaren 24an, ETBko Herri Txiki programarako hainbat elkarrizketa eta grabazio egin zituzten egun guztian herrian zehar. Ostegun honetan, abenduaren 4an, iluntzeko 8:00retan frontoian, egun horretan grabatutakoak proiektatuko dituzte era umoretsu batean, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezle direla eta Sebastian Lizaso bertsotan. Ekitaldi zabala da, beraz animatu eta etorri frontoira une eder bat pasatzera.
Ondoren hilabete bi edo hiru barru ETB1en botako dute Berritxuri buruzko programa.