Noticias

 

• Urriaren 3an hasiko da.
• Prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian dauden 16 urtetik gorako eta 30etik beherako gazteei zuzenduta. Unibertsitateko ikasketak utzi eta lanik gabe dauden eta ikasten ez daudenek ere parte hartu ahal izango dute.
• Eraikuntzarekin harremana duten gremioen lanak ikasiko dituzte urria eta abendua bitartean eta bukatzean bi hilabeteko lan kontratua lortzeko aukera izango dute.

Programa honetan parte hartzen dutenek eraikuntzarekin harremana duten gremioen lanak ikasteko aukera izango dute urria eta abendua bitartean. Beraien egunerokotasunean aplikagarriak izango diren lanak; lokalean konponketa txikiak, etxeko konponketak… Gainera, ikastaroa bukatzean, ikasitakoa praktikan jartzeko bi hilabeteko lan kontratua sinatuko dute partehartzaileetako batzuk.

Prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian dauden 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Unibertsitate-ikasketak utzi eta lanik gabe dauden eta ikasten ez dauden gazteek ere parte hartu ahal izango dute bi fasetan banatzen den programa hau: Egokitu eta Trebatu.

EGOKITU; eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea
Erabiliko den metodologiarekin pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.

TREBATU; lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa
Tailer erdi produktiboak: Oinarrizko gaitasun profesionalak landuko dira.

Leartibai Garapen Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen den Txertatu Merkatuan programari dagokio. Europako Gizarte Funtsak, Garapen Elkarteko kide diren eskualde-garapenerako 19 agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin batera, finantzatzen du.

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Honen helburua, pertsona bakoitzaren motibazioa lortu eta autoestimua areagotzea da.

LEA-ARTIBAI ESKUALDEAN BURUTUKO DEN PROGRAMAN PARTE HARTZEKO INTERESA DUTENEK IRAILAREN 27rako (egun hau barne) EMAN BEHAR DUTE IZENA LEARTIBAI GARAPEN AGENTZIAN:

Telefonoz: 94 616 90 88       Emailez: leartibai@leartibai.com